Lege oharra

1. Lege-oharra:

Atariaren edo webgunearen titularra: VERTER RECYCLING 2002 SL
Web-orrialdea: http://www.verter.eus/
IFZ: B95210837
Helbidea: Kondia baserria 3, Eitzaga auzoa, 48250-Zaldibar (Bizkaia)
Harremanetarako: prensa@verter.eus
Prentsa-telefonoa: 94 415 86 42
Merkataritza Erregistroko datuak: Bizkaiko Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago: 1484. liburukia, 0 liburua, 115. folioa, Bi 34274 orria, Sozietateen Liburuaren 1. inskripzioa.

2. Web-ataria erabiltzeko baldintza orokorrak:

VERTER RECYCLING 2002 SLk jakinarazten dizu http://vww.verter.eus web-orrian eta barruko azpidomeinu eta direktorio guztietan (aurrerantzean, Ataria), bai eta Atari horren bidez lor daitezkeen zerbitzu edo edukietan ere, sartzeko eta erabiltzeko baldintzak lege-ohar honetan zehaztuta daudela. Hala ere, zenbait zerbitzu edo eduki ikusteko edo erabiltzeko, baliteke baldintza berezi batzuk onartu behar izatea.

Beraz, lege-ohar honetan zehaztutakoarekin ez bazaude ados, VERTER RECYCLING 2002 SLk Ataria ez erabiltzeko eskatzen dizu; izan ere, Ataria edo bertan jasotako zerbitzu eta edukiak erabiltzeak testu honetan jasotako legezko baldintzak onartzea ekarriko du.

Interneten izaera dela eta, Atarian munduko edozein lekutatik sartzeko aukera dago, eta, hortaz, Atariko edukiak eta oro har VERTER RECYCLING 2002 SLk eskaintzen dituen zerbitzuak edozein herrialdetako erabiltzaileei zuzenduta daude. Dena den, webgunean eskaintzen diren zerbitzuak eta edukiak erabiltzean, VERTER RECYCLING 2002 SLk eskubidea izango du zerbitzuak emateari edo edukiak bidaltzeari uko egiteko, egokitzat jotzen badu. Orobat, VERTER RECYCLING 2002 SLk Atarian sartzeko aukera ukatzeko edo kentzeko eskubidea izango du, edozein unetan eta aurreabisurik eman gabe, baldintza orokor hauek betetzen ez dituzten erabiltzaileentzat.

VERTER RECYCLING 2002 SLk eskubidea du, edozein unetan eta aldez aurretik abisatu gabe, Atarian jasotako informazioa, haren konfigurazioa eta aurkezpena eta sarbide-baldintzak aldatzeko eta eguneratzeko. Atariko edukiak eta zerbitzuak aldian-aldian eguneratzen dira. Informazioa eguneratzea berehalakoa ez denez, VERTER RECYCLING 2002 SLk iradokitzen du Atarian jasotako informazioa, zerbitzuak eta edukiak indarrean daudela eta zehatzak direla beti egiaztatzea.

Lege-ohar honetan jasotzen diren baldintzak eta terminoak aldatu egin daitezke, eta, beraz, VERTER RECYCLING 2002 SLk termino horiek berrikusteko eskatzen dizu Ataria berriz bisitatzen duzunean. Halaber, lege-ohar honek ez du beste edozein baldintza orokor eragotziko.

VERTER RECYCLING 2002 SLk ez du kontrolatzen ez bermatzen Atarian sartzean birusik edo bestelako elementurik ez egotea, zure sistema informatikoan gordetako dokumentu elektronikoetan eta fitxategietan aldaketak eragin ditzakeenik. Hori dela eta, VERTER RECYCLING 2002 SLk ez du erantzukizunik hartuko erabiltzaileek Ataria eta bertako zerbitzuak edo edukiak erabiltzeagatik sor daitezkeen kalte-galerengatik.

VERTER RECYCLING 2002 SLk ez du bermatzen webgunean sartzeko edo haren edukia erabiltzeko etenik edo akatsik ez dagoenik, ezta eguneratuta dagoenik ere. Edukietan akatsik, deskonexiorik edo eguneratzeko arazorik badago, VERTER RECYCLING 2002 SLk akatsak zuzentzeko, komunikazioa berrezartzeko eta edukiak eguneratzeko beharrezko lan guztiak egingo ditu ahal bezain laster, betiere ezinezkoa edo oso zaila ez bada, eta uko egingo die Atariaren funtzionamenduaren erabilgarritasun- edo jarraitutasun-faltaren ondorioz sor daitezkeen kalte-galerengatiko erantzukizunei.

3. Jabetza intelektualeko eta industria-jabetzako eskubideak:

Atariaren diseinua eta bertako iturburu-kodeak, logoak, markak eta webgunean ageri diren gainerako zeinu bereizgarriak VERTER RECYCLING 2002 SL jabearenak edo erakunde laguntzaile edo babesleenak dira, eta jabetza intelektualeko eta industria-jabetzako eskubideek babesten dituzte. Era berean, VERTER RECYCLING 2002 SLren zerbitzarian dauden irudiak, logoak, melodiak eta bestelakoak jabetza intelektual eta industria-jabetzako eskubideen bidez daude babestuta.

Guztiz debekatuta dago horiek erabiltzea, erreproduzitzea, banatzea, jendaurrean zabaltzea, eraldatzea edo antzeko beste edozein jarduera egitea, baldin eta VERTER RECYCLING 2002 SLk horretarako idatzizko baimena ematen ez badu. Hortaz, Atariaren erabiltzailea behartuta dago arduraz, zuzen eta legeari jarraituz erabiltzera, eta konpromiso hauek hartuko ditu: VERTER RECYCLING 2002 SLren eskubideen copyrighta, markak eta gainerako identifikazio-datuak (Atari honetatik merkaturatutako eduki eta/edo produktuetan txertatuak) ez ezabatzea, baztertzea edo manipulatzea; VERTER RECYCLING 2002 SLren edukiak eta, bereziki, informazioa (gure webgunearen bidez lortua) ez erabiltzea publizitatea helarazteko, zuzeneko salmentarako komunikazioak igortzeko edo xede komertzialeko beste edozein motatako mezuak eta eskatu gabeko mezuak bidaltzeko; edukiak ez erreproduzitzea edo kopiatzea, banatzea, publikoaren esku jartzea komunikazio publikoko edozein modalitateren bidez, eraldatzea edo aldatzea, baldin eta kasuan kasuko eskubideen titularraren baimenik ez badu edo legeak onartzen ez badu; eta, oro har, edukiak legearen, moralaren eta ohitura on orokorren edo ordenaren aurkako helburu edo eraginekin ez erabiltzea.

Nolanahi ere, VERTER RECYCLING 2002 SLk hirugarrenen jabetza intelektual eta industria-jabetzako eskubideak errespetatzen dituela adierazten du. Beraz, webgune honek zure eskubideak urratzen dituela uste baduzu, jarri VERTER RECYCLING 2002 SLrekin harremanetan, helbide elektroniko honen bidez: prensa@verter.eus

4. Frameak edo markoak:

VERTER RECYCLING 2002 SLk berariaz debekatzen du framingak egitea edo hirugarrenek bere atariaren diseinua, jatorrizko konfigurazioa edo edukiak aldatzeko beste edozein mekanismo erabiltzea.

5. Lege erabilgarria eta jurisdikzioa:

Baldintza hauek Espainiako legediaren arabera arautuko dira, eta legeria hori aplikatuko da baldintza hauetan xedatu gabeko alderdi guztian, interpretazioari, baliozkotasunari eta betearazpenari dagokienez. VERTER RECYCLING 2002 SLk eta erabiltzaileak, beste edozein foruri berariaz uko eginez, Durangoko (Bizkaia) epaitegi eta auzitegien mende jartzen dira.