Datuen babesa

1. Zein da tratamenduaren arduraduna?

Identitatea: VERTER RECYCLING 2002 SL
IFZ: B95210837
Helbidea: Kondia baserria 3, Eitzaga auzoa, 48250-Zaldibar (Bizkaia)
Harremanetarako: prensa@verter.eus

VERTER RECYCLING 2002 SLk, webgunearen arduraduna den aldetik, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoak babesteari buruzko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduan (aurrerantzean, DBEO) eta Informazioaren gizartearen eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legean (LSSICE) xedatutakoaren arabera, honako hau jakinarazten dizu: beharrezko segurtasun-neurriak hartu dituela, teknikoak eta antolakuntzakoak, sartutako datuen konfidentzialtasuna, osotasuna eta erabilgarritasuna bermatzeko eta babesteko.

2. Zer printzipio erabiltzen ditugu datu pertsonalak tratatzeko?

Zure datu pertsonalen tratamenduan, DBEOren eskakizunekin bat datozen printzipio hauek erabiliko ditugu:

  • Zilegitasunaren, leialtasunaren eta gardentasunaren printzipioa: Beti eskatuko dizugu zure datu pertsonalak tratatzeko baimena, helburu zehatz baterako edo batzuetarako, eta aldez aurretik jakinaraziko dizugu, gardentasun osoz.
  • Datuak minimizatzeko printzipioa: Egingo den tratamenduaren helburuei dagokienez behar-beharrezkoak diren datuak baino ez zaizkizu eskatuko.
  • Kontserbatzeko epea mugatzeko printzipioa: Zure datu pertsonalak tratamenduaren helburuetarako behar-beharrezkoa den denboran soilik gordeko dira.
  • Osotasunaren eta konfidentzialtasunaren printzipioa: Zure datuak tratatzean, ahal den neurrian, zure datu pertsonalen segurtasun egokia bermatuko da, eta, horretarako, beharrezko neurriak, teknikoak eta antolakuntzakoak, hartu ditugu, segurtasuna bermatzeko eta zure datu pertsonalak baimenik gabe aldatzea, galtzea, tratatzea edo eskuratzea saihesteko.

3. Zein da tratamenduaren helburua?

Zure datu pertsonalak honetarako baino ez dira erabiliko:

  1. Bezeroekiko harreman komertziala eta/edo administratiboa kudeatzeko, eta bezeroek eskatutako produktuak edo zerbitzuak fakturatzeko eta kobratzeko.
  2. Bezero potentzialen merkataritza-harremana kudeatzeko, eta aurrekontuak edo eskaintzak egiteko.
  3. Web-atariko harremanetarako formularioaren bidez egindako eskaerak kudeatzeko.
  4. Tratamenduaren arduradunarekin zerikusia duten produktu eta zerbitzuei, berrikuntzei, ekitaldiei eta bestelako eduki interesgarriei buruzko informazioa emateko tratamenduaren arduradunaren bezeroei eta bezero izan daitezkeenei.
  5. 2020-02-06ko istripuari buruzko komunikazio-politika kudeatzeko.
  6. Tratamendu-arduradunaren web-atarian ageri den posta elektronikoko kontuaren eta harremanetarako telefonoaren bidez 2020-02-06ko istripuari buruz egindako informazio-eskaerei erantzuteko.

Era berean, jakinarazten dizugu ez ditugula zure datu pertsonalak hemen deskribatutako helburuetarako soilik erabiliko, legeak edo errekerimendu judizial batek besterik agintzen ez badu.

4. Zein izango da tratamenduaren iraupena?

Interesdunaren datuak merkataritza- eta/edo administrazio-harremanak dirauen bitartean gordeko dira, edo, hala badagokio, interesdunak baimena kendu arte. Ondoren, blokeatuta geratuko dira, aplikatu beharreko preskripzio-epeak igaro arte.

5. Zein da tratamenduaren legitimazioa?

Tratamendurako lege-oinarria interesdunaren adostasuna da, alde batetik, eta, bestetik, eskatutako zerbitzua ematearen edo egindako eskaera betetzearen ondoriozkoa.

6. Zer adingabek onar dezakete datu pertsonalen tratamendua?

DBEOari jarraituz, hamalau urtetik gorako adingabeek eman dezakete beren datu pertsonalak tratatzeko baimena. Aurrekoa gorabehera, jakinarazten da, egiten duen jarduera dela medio, VERTER RECYCLING 2002 SLk ez duela adingabeen daturik tratatzen. Hortaz, oraindik 18 urte ez badituzu, webgune honen bidez eskaerarik ez egiteko eskatzen dizugu.

7. Non gordetzen da informazioa?

Emandako informazioa VERTER RECYCLING 2002 SLren zerbitzarietan gordetzen da, edo zerbitzariak Europar Batasunean dituzten eta datuen tratamenduaren ardura duten hornitzaile eta enpresetan. 

8. Lagapena eta transferentzia.

VERTER RECYCLING 2002 SLri emandako datuak Consejeros del Norte SLri laga ahal zaizkio, batetik, 2020-02-06ko istripuari buruzko komunikazio-politika kudeatzeko, eta, bestetik, tratamenduaren arduradunaren web-atariko posta elektronikoko kontuaren eta harremanetarako telefonoaren bidez 2020-02-06ko istripuari buruz egindako informazio-eskaerei erantzuteko.

Emandako datuak ere laga daitezke, legeak edo errekerimendu judizial batek eskatuz gero. Nazioarteko transferentziarik ere ez da identifikatu.

9. Non gauza ditzakete beren eskubideak interesdunek?

VERTER RECYCLING 2002 SLri eska diezaiokete hurrengo puntuan adierazitako eskubideak erabiltzeko. Horretarako, idatzi bat aurkeztu behar dute goiburuko posta-helbidera, edo mezu elektroniko bat bidali behar dute prensa@verter.eus helbidera. NANaren fotokopia bat edo zuzenbidez antzekoa den beste edozein dokumentu erantsi beharko dute, legeak dioen bezala.

VERTER RECYCLING 2002 SLren mezuak jasotzen jarraitu nahi ez baduzu, baja eman dezakezu gure mezu guztien beheko aldean dagoen estekan klik eginez.

10. Zer eskubide dituzte interesdunek?

Datuak ikusteko eskubidea: interesdunari aukera ematen dio bere zer datu pertsonal tratatzen ari diren jakiteko eta haiei buruzko informazioa eskuratzeko.
Zuzentzeko edo ezabatzeko eskubidea: akatsak zuzentzeko eta datu oker edo osatugabeak aldatzeko aukera ematen du.
Ezerezteko eskubidea: desegokiak edo gehiegizkoak diren datuak ezabatzeko aukera ematen du.
Aurka egiteko eskubidea: interesdunak bere datu pertsonalen tratamenduari uko egiteko edo tratamendua bertan behera geratzeko duen eskubidea.
Tratamendua mugatzeko eskubidea: gordetako datu pertsonalak markatzea dakar, etorkizunean tratamendua mugatze aldera.
Datuen eramangarritasunerako eskubidea: interesdunari tratatu beharreko datuak ematea, beste arduradun bati eragozpenik gabe helaraz diezazkion.
Banakako erabaki automatizatuen xede ez izateko eskubidea, interesdunak baimenik eman ez badu (profilak egitea barne).
Ondorioak dituen edo eragin nabarmena duen tratamendu automatizatuan oinarritutako erabakien xede ez izateko eskubidea.
Emandako baimena edozein unetan kentzeko eskubidea.

Interesdunak eskubidea du, halaber, kontrol-agintaritzari (Datuak Babesteko Espainiako Agentziari) erreklamazioa aurkezteko, bere datuen babesari dagokionez bere eskubideak urratu direla uste badu.

11. Nola bermatzen da tratatzen ditugun datuen segurtasuna?

VERTER RECYCLING 2002 SLk, gugan jarritako konfiantzari erantzunez eta erabiltzailearen datu pertsonalen babesak eta konfidentzialtasunak duten garrantzia kontuan hartuta, jakinarazten dizu beharrezko neurri guztiak, teknikoak eta antolakuntzakoak, hartu dituela datu pertsonalen segurtasuna babesteko, datu pertsonalak dituzten fitxategien segurtasun-baliabideen erregelamendua arautzen duen indarreko araudiari jarraituz.

12. Zein da gure cookieen politika?

Kontsultatu cookie politika.

13. Aldaketak datuak babesteko politika honetan.

VERTER RECYCLING 2002 SLk beretzat gordetzen du politika hau aldatzeko eskubidea, lege- edo jurisprudentzia-berrikuntzetara egokitzeko.

14. Non lor daiteke informazio gehiago?

Kontsultatu pribatutasun-politikari buruzko informazio gehiago aurreko puntuetan, edo jarri gurekin harremanetan prensa@verter.eus helbide elektronikoan.